Gizartea -

Osasuna

Elikagai transgenikoei etiketak jarri ala ez gobernuen esku egongo da

Genetikoki eraldatutako organismoen presentziak polemika sortzen du eta elikagai horiek landatzea debekatuta dago Europar Batasuneko hainbat herrialdetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elikagai transgenikoak etiketatzea ala ez, eta egitekotan, nola egin, Gobernuen esku uztea erabaki du Codex Alimentarius erakundeak. Codex Alimentarius elikagaien eraginaren inguruko nazioarteko arauak ematearen arduraduna da.

Komunikatu batean adierazitakoaren arabera, "gobernuak libre dira bioteknologia modernotik sortutako elikagaiei etiketak jarri ala ez erabakitzeko."

Hala ere, herrialde batek etiketa jartzea erabakitzen badu, zenbait arau bete beharko ditu "merkataritzari begira sor ditzakeen balizko oztopoak saihesteko".

Genetikoki eraldatutako organismoen presentziak polemika sortzen du eta elikagai horiek landatzea debekatuta dago Europar Batasuneko hainbat herrialdetan.

Mikrobioen kontrako gaien erabilera

Bestalde, Codex Alimentariusek abeltzantzan erabiltzen diren mikrobioen kontrako gaien inguruko arau batzuk onartu ditu, antibiotikoak barne, botika horien eraginik jasaten ez duten mikroorganismoak gizakien eta animalien artean zabaltzea ekiditeko. Mikrobioen aurkako erresistentziak gero eta kezka handiagoa sortzen du albaitaritzan, eta orokorrean abeltzantzan, antibiotikoen erabilera zabaltzen doan neurrian.

Codex Alimentariusek erabakitakoaren arabera, antibiotikoek abeltzantzan eta pentsuetan duten arraiskua aztertu behar da, baita mikrobioen aurkako erresistentzia babesten duten egoerena ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea