Gizartea -
Bandalismo ekintza
Bi atxilotu Ordizian zaborrontzi bati su ematen saiatzeagatik
15 eta 18 urteko bi gazteak uniformerik gabeko bi agentek zaborrontzia erre nahian aurkitu dituztenean ihes egiten saiatu dira. Epailearen zitazioaren zain aske geratu dira.
Erredakzioa
15 eta 18 urteko bi gazte atxilotu ditu bart gauean Ertzaintzak Ordizian zaborrontzi bat erretzen saiatzeagatik. Gainera, agenteek bi gazteak horretan ari zirela aurkitu dituztenean, horiek korrika alde egiten saiatu dira. Azkenean halere, zaborrontziak ez du kalterik izan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, bandalismo ekintza hori igandean goizaldeko lehen orduan gertatu da.
Antza, uniformerik gabe zeuden bi agentek bi lagun ikusi dituzte Ordiziako Gudari eta Etxezarreta kaleen artean egoten diren zaborrontzien inguruan.
Horietako batek zakarrontzi berdea errepidearen erdira mugitzen zuen bitartean bestea metxero batekin kartoi bati su ematen ari zen eta zaborrontzi urdinera sartzeko asmoa zuen.
Ertzain moduan identifikatu den patruila korrika eurengana joan da eta bi "susmagarriek" aurkako bideak hartuz alde egin dute. Azkenean atxilotzea lortu dute.
Ertzain etxera eraman eta diligentziak amaitu ostean, bi gazteak aske gelditu dira epailearen zitazioaren zain.