Gizartea -

Wuhango pneumonia

Gurutzeta, Donostia eta Txagorritxuk koronabirusaren balizko kasuak artatuko dituzte

Hala ere, Osakidetzako zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, oraingoz EAEn ez dute gaixotasuna antzeman eta osasun publikoa edozein arriskuri aurre egiteko “prest” dago.

Gurutzetako Ospitalea (Bizkaia). Argazkia: EFE
Gurutzetako Ospitalea (Bizkaia). Argazkia: EFE
Gurutzetako Ospitalea (Bizkaia). Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beharrezkoa balitz Gurutzeta (Bizkaia), Donostia (Gipuzkoa) eta Txagorritxuko (Araba) ospitaleek koronabirusak jotako pazienteak artatzea aurreikusi du Osakidetzak.

Osasun publikoak iaz egindako lanaren balantzea eta datu nagusien berri eman du ostiral honetan Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak. Hala ere, Txinako pneumonia hizpide izan du agintariak, kazetariek prentsaurrekoan galdetu diotelako.

Hala ere, biztanleriari lasaitasun mezu bat eman ostean Diegok gogorarazi duenez, oraingoz EAEn ez dute gaixotasuna antzeman eta osasun publikoa edozein arriskuri aurre egiteko "prest" dago.

Lurralde bakoitzean erreferentziazko ospitale bat aurreikusi dute buruzagiek, baina ez dute aparteko prestakuntzarik egin, beharrezkoa ez dela uste dutelako. Hala ere, Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan bi laborategi prestatu dituzte, beharrezkoa balitz probak egiteko.

Gaixotasun Infekziosoen Aholku Batzordeak duela astebete egoera aztertzeko bilera egin zuela azpimarratu du Diegok. Eritasun mota hauei aurre egiteko Euskadin protokolo bat dagoela erantsi du agintariak.

Diegoren hitzetan, protokoloak balizko kasu bat nola antzeman, probak, osasun-langileak babesteko neurriak eta bakartzeko baliabideak zein tratamenduak aurreikusten ditu.

Gainera, gripearen epidemiarengatik dispositiboa martxan dutela gogorarazi du buruzagiak. Koronabirusarentzako gauza bera "balioa" duela esan du, neurri higienikoei dagokionean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Gurutzetako ospitalea Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa