Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bost urtez deserriratu dute, emazte ohiari tratu txarrak emateagatik

Iragan otsailean, erasotzaileak bikote ohiarekin erdibana zuen etxebizitza aizkoraz suntsitu zuen eta ondoren su eman zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salamancako Zigor Arloko Bigarren Auzitegiak gizonezko bat bost urtez deserriratzea erabaki du emazte ohiari etengabean jazarri eta eraso egiteagatik. Erasotzailea eta biktima Serradilla del Arroyon bizi dira, Salamancan.

Azken hiru urteetan, gizonak indarkeria erabili du emaztearen (egun emazte ohia) eta alabaren kontra.

2008an zortzi kilometrotan zehar emaztearen ibilgailuari jarraitu, eta bere autoa gurutzatu zuen bidean, emazteari ibilgailutik jaitsarazi eta alabaren eta lagun baten aurren aurrean eraso egin zion. Hori dela eta, atxilotu egin zuten eta urruntze agindua ezarri zioten. Aurtengo otsailean emazte ohiarekin konpartitzen zuen etxebizitza aizkorakadaka txikitu zuen, eta ondoren su eman zion. Gertaera hauek tarteko, Ciudad Rodrigoko Guardia Epaitegiak kartzelara bidaltzea erabaki zuen, akusatuak zituen aurrekariak kontuan izanda. Orain kartzelatik irtengo da, otsailaren 12tik Salamancako Topas espetxean egon ostean, baina ondoko kondena bete beharko du: bost urtetan ezingo du emaztea, alaba eta senitartekoak bizi diren herrira joan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea