Itxi

2020/01/31

18:38

Gizartea

Arkeologia-aztarnategia

Belgikako XIV. mendeko txanpon bat agertu da Garraitz uhartean, Lekeition

Agentzia | Erredakzioa

Brabante dukerriko (Belgika) 1355 eta 1383 urte arteko txanpon bat da. Atabaka Kultur Elkarteko boluntario talde batek aurkitu zuen iragan udan.

  • Lekeitioko (Bizkaia) Garraitz uhartea. Argazkia: Begoña Barrutia

    Lekeitioko (Bizkaia) Garraitz uhartea. Argazkia: Begoña Barrutia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Atabaka Kultur Elkarteko boluntario talde batek txanponak topatu zituen iragan udan, Lekeitioko (Bizkaia) Garraitz uhartean; horietako bat XIV. mendekoa da (1355-1383), Aranzadi elkarteko numismatika arloak egindako azterketaren arabera.

Elkarteak azaldu duenez, Garraitz uharteko aztarnategian aurkitutako txanponek jatorri ezberdina dute: Eskozia, Portugal edo Gaztela. Hala ere, aipagarriena 1355 eta 1383 urte artekoa da, Brabante dukerrikoa (Belgika).

Datorren udan arkeologia-indusketarekin jarraitzeko asmoa dute, "uhartean hilobiak eta lazareto zonaldea" topatzeko helburuarekin, elkarteak erantsi duenez.

Atabaka Kultur Elkarteak ondarea ikertzeko proiektua 2015ean abiatu zuen, ordura arte Lekeitioko badian dagoen Garraitz uhartearen ondarea ezezaguna baitzen. Egitasmoaren "parte-hartze eta izaera herrikoia" azpimarratu nahi izan dute, nahiz eta Aranzadi elkarteak zuzendu.

Metodologia auzolana dela nabarmendu dute, "parte-hartze, ezagutzaren difusio eta motibazio zientifikoaren bidez".

Zentzu horretan, arkeologia-indusketan parte hartu nahi duen pertsonei dei egin diete. Lanak abuztuan eramango dituzte aurrera, Aranzadiren eskutik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;