Gizartea -
Ikerketa martxan
Hilik aurkitu dute emakume bat Sevillan, indarkeria zantzuekin
05:00ak aldera, Udaltzaingoak abisua jaso du, San Juan de Azalfarache herriko Blas Infante Plazan, emakume bat bortizki hilda zegoela jakinarazteko.
Agentziak | Erredakzioa
34 urteko emakume bat aurkitu dute hilik eta indarkeria zantzuekin, goizaldean, San Juan de Azalfarache sevillar udalerrian.
Poliziak zabaldu duenez, 05:00ak aldera abisua jaso dute, emakume bat Blas Infante plazan hilik zegoela esanez. Poliziaren homizidio taldeak bere gain hartu du ikerketa.
Auzokideek azaldutakoaren arabera, emakumea San Juanen bizi zen gizarte-egoera ahulean zegoen auzokide ezaguna zen.
Hilketa gauean izan da, gertakaritik gertu lan egiten duen tabernariak adierazi baitu 06:30ak aldera, taberna irekitzera joan denean emergentzia zerbitzuak eta Polizia hilketaren lekura gerturatuak ziren jada.
Hilketa gauean izan da, gertakaritik gertu lan egiten duen tabernariak adierazi baitu 06:30ak aldera, taberna irekitzera joan denean, emergentzia zerbitzuak eta Polizia hilketaren lekura gerturatuak zirela jada.
Era berean, beste auzokide batek adierazi du duela egun batzuk emakume hori beste pertsona batekin liskar batean murgilduta ikusi zuela.
San Juan de Aznalfaracheko Udalak emakumearen heriotza deitoratu du eta auzokideei "ikerketa argitzeko interesekoa izan daitekeen edozein informazio adierazteko" eskatu die.
____________________