Gizartea -
Iruzurrak
Afinsa eta Forum Filatelicoko kaltetuek elkarretaratzea egingo dute Bilbon
PSE-EE, EAJ eta Ahal Duguren egoitzen aurrean izango da manifestazioa.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko Afinsa eta Forum Filatelicoko kaltetuen elkarteak manifestazioa egingo du astelehenean, PSE-EE, EAJ eta Ahal Duguren Bilboko egoitzen aurrean. Kontu-hartzailetza izan zenetik 14 urte bete ziren 2010ean.
Antolatzaileek ohar batean adierazi dutenez, martxa Moyua plazatik abiatuko da 19:30ean, eta sozialisten zein jeltzaleen egoitzen aurretik igaroko da.
Manifestazioa Bilbon Ahal Duguk duen egoitzaren aurrean amaituko da; izan ere, "Pablo Iglesiasen alderdia PSOErekin batera dago Gobernuan, eta milaka familia pairatzen ari diren egoeraren berri eman nahi diote", protesta deitu dutenen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea