Gizartea -
EAEko Auzitegi Nagusia
Indarkeria matxistagatik jarritako salaketen % 19 erretiratzen dituzte
Euskadiko Auzitegi Nagusiak 2010eko memoria aurkeztu du gaur Bilbon. Juan Luis Ibarra presidentearekin batera, Bizkaiko eta Gipuzkoako Auzitegietako presidenteak ere izan dira.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeriagatik aurkeztutako salaketen % 19 erretiratu egin zituzten, Estatuko batazbestekoa baino zortzi puntu gehiago.
Euskadiko Auzitegi Nagusiak 2010eko memoria aurkeztu du gaur Bilbon. Juan Luis Ibarra presidentearekin batera, Bizkaiko eta Gipuzkoako Auzitegietako presidenteak ere izan dira, Angel Gil eta Iñaki Subijana, hurrenez hurren.
Memoriari dagokionez, auzitara eramandako gaien kopuruak behera egin zuen iaz, eta konpondutako auzien kopuruak, berriz, gora egin du. Gauzak horrela, EAE Estatuko erkidegoen zerrendan lehen postuan ageri da konpondutako auziei dagokionez.
Ibarraren hitzetan, datu horiek epaileen lanari esker lortu dira, "lana gogotik" egin dutelako.
Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko epaileek egun duten bizkartzain zerbitzu berdinarekin jarraituko dutela jakinarazi du Ibarrak