Gizartea -
Repsol Gidako eguzkien gala
Donostiako San Telmo museoak Repsol Gidako eguzkiak banatzeko gala hartuko du gaur
Repsol Gidak eta Basquetourrek hainbat jarduera antolatu dituzte gala ospatu baino lehen, "sukaldaritza jende guztiarengana heltzeko".
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako San Telmo Museoan izango da gaur arratsaldean Repsol Gidaren sariak banatzeko ekitaldia, Gipuzkoako hiriburuan bigarren urtez egingo dena.
Gainera, Repsol Gidak eta Basquetourrek hainbat jarduera egingo dituzte gala ospatu baino lehen, "sukaldaritza munduko guztiengana hurbiltzeko". Sonia Perez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Maria Ritter Repsol Gidako zuzendariak astelehen honetan aurkeztu dute galaren aurretik 400 pertsona baino gehiago bilduko dituen jardueren programa.
Edizio honetan, "herritarrak parte-hartzera animatu nahi dituzte, kaleko jardueren, dastatzeen eta ekitaldi ludiko zein harrigarrien bidez", adierazi du sailburuak, eta nabarmendu du Euskadik "ekosistema profesional bat" duela, "lurralde txiki batean handienak biltzen dituelako".