Gizartea -

Errefuxiatuak

4.826 lagunek eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia Erkidegoan 2019an

Zifra hirukoiztu egin da 2018ko egoerarekin alderatuz gero, ekitaldi horretan 1.595 asilo-eskaera aurkeztu baitziren EAE osoan.

CEAR-Euskadi. Irudia: EFE
CEAR-Euskadi
CEAR-Euskadi. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko babes-eskaerei dagokienez, Barne Ministerioak 2019an argitaratutako urteko balantzearen arabera, 4.826 lagunek eskatu zuten asiloa EAEn aldi horretan: 3.395ek Bizkaian, 891k Araban eta 540k Gipuzkoan. Zifra hirukoiztu egin da 2018ko egoerarekin alderatuz gero, ekitaldi horretan 1.595 asilo-eskaera aurkeztu baitziren EAE osoan.

2019an aurkeztutako asilo-eskaera guztien artean, CEAR-Euskadik ia erdia artatu zuen (2.328), eta herritartasun eskatzaile nagusiak hauek izan ziren: Venezuela, Nikaragua, Kolonbia, Honduras eta Georgia; hurrenkera horretan. Estatu-mailan ere, oso antzekoa izan zen ikuspegia.

CEAR-Euskadiko Patricia Barcena zuzendariaren arabera, "Europako estatuek hirugarren herrialdeekin gauzatutako mugak kanpora ateratzeko prozesua, pertsonak irits ez daitezela kontrolatzeko, eta Espainiako Estatuko bisen politika ari dira asilo-eskatzaileen profila zehazten. Hona iristen diren pertsona gehienak Latinoamerikakoak dira, eta aireportu bidez sartzen dira. Aitzitik, iraupen luzeko gatazkak bizi dituzten beste nazionalitate batzuei (Siria, Yemen edo Palestina, adibidez) sarbidea zailtzen ari zaie, eta gero eta arriskutsuagoak diren bideak hartzera behartuta daude".

"CEAR-Euskadin artatzen dugun pertsona gehienen profila 18 eta 35 urte bitarteko gazteena da. Ia erdia emakumeak dira, eta beste erdia gizonak, eta kasu askotan, krisi humanitarioko egoeretatik ihesean datoz , edo krimen antolatuaren jazarpenaren ondorioz (marak, pandillak, narkoak, etab.)", gogorarazi du Barcenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak