Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek bikotekidea hil du Jaenen, eta ondoren leihotik erori da
Ustezko erasotzailea ere hil egin da, baina ez dago argi bere buruaz beste egin duen edo Poliziatik ihes egiten saiatzean erori den. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
Erredakzioa
Hogeita lau urte inguruko gizon batek ustez bikotekidea (22 urtekoa) hil du Jaenen (Andaluzia), eta ondoren bera ere hil egin da hilketa jazo den etxebizitzako leiho batetik erorita.
Espainiako Poliziaren iturriek jakinarazi dutenez, 06:00etan herritar baten deia jaso dute, eta patruila bat aipatu etxebizitzara joan da.
Bertan, Polizia deika ibili da eta ez du inork erantzun, baina barruan zaratak entzuten ziren. Barruan sartzean, agenteek hilik topatu dute emakumezkoa, eta gizonezkoa leihotik erortzen.
Oraingoz, baina, ez dago argi ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin duen edo ihes egiten saiatzean nahigabe erori den.