Gizartea -

Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Gerra Zibilean konfiskatutako dokumentuak itzuliko dizkiote EAJri

Eusko Jaurlaritzak emango ditu agiriak. Ekintza honekin, "Bilbo" Funts Politiko-Sozialari dagozkion dokumentuak EAJri bueltatzeko prozesua amaitutzat eman da.

EAJri Gerra Zibilean konfiskatutako dokumentuak itzuli dizkio Jaurlaritzak

02:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak goizean itzuli dizkio EAJri Gerra Zibilean konfiskatutako dokumentu-funtsak eta gauzak; horrez gain, gobernu zentralari Salamancako agiriak eskatu dizkio.

Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, dokumentuak itzultzearekin batera, "Bilbo" Funts Politiko-Sozialari dagozkion dokumentuak EAJri bueltatzeko prozesua amaitutzat eman da.

Gerra Zibilean Konfiskatutako Dokumentuak Kataluniako Generalitateari Itzultzeko Legeak pertsona fisiko edo juridikoen izaera pribatuko dokumentu-funtsen itzulketa gainerako autonomia-erkidegoek aurrera eraman ahal izango dute, hala eskatuz gero. Euskal Autonomia Erkidegoa izan zen prozeduran parte hartzeko eskaera egin zuen bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea