Gizartea -

Nafarroa

Nola egin Nafarroan ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?

Otsailaren 16tik 17rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen, azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.

Erraza da ETBko kanalek urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzea. ETBren bideo bateko argazkia.
Oso erraza da ETBko kanalek urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzea
Erraza da ETBko kanalek urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzea. ETBren bideo bateko argazkia.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 16tik 17rako gauean, Nafarroako dozenaka udalerritako herritarrek egiaztatuko dute LTDko kateak, alegia, irekian eta doan ematen dituzten telebista-kateak, berriro sintonizatu behar dituztela euren telebistetan, eta ordenatu behar dituztela euren urrutiko aginteetan. LTDko frekuentzia-aldaketa Bigarren Dibidendu Digitalaren ondorioa da; izan ere, 2020ko ekainaren 30erako, Europak hala aginduta eta 5G telekomunikazioetako etorkizuneko sareak hedatzeko helburuarekin, espektro erradioelektrikoko 700 MHz-ko banda askatu behar da.

Gida txiki honen bidez, azaldu nahi dizugu zer egin behar duzun ETB1ek eta ETB2k zure telebistako lehen bi kanaletan jarraitzeko, hau da, urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan izateko.

Lehenik eta behin, antena berriro egokitu

LTDko eskaintza osoa telebista-antenaren bidez ikusi nahi baduzu, hau da, telebista ez baduzu ikusten soilik kable-sistema erabiliz, zure etxeko antena kolektiboa egokituta izan behar duzu. Hori ez baduzue oraindik egin, hitz egin finka-administratzailearekin edo komunitateko presidentearekin, ahalik eta lasterren eska diezaion telekomunikazio-instalatzaile bati egokitzapen hori egiteko.

Espainiako Gobernuak laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu egokitzapen hau gauzatzeko. Instalatzaileak emango dizu horren berri.

Etxebizitza familiabakar batean bizi izanez gero, ez duzu zertan egokitu antena; nahikoa da telebista berriro sintonizatzearekin.

Gero, zure telebista berriro sintonizatu

LTDko kanalak sintonizatzeko, piztu telebista, eta urrutiko agintean MENU izeneko tekla sakatu. Pantailan, hainbat aukera izango dituzu ikusgai; urrutiko agintean geziaren itxura duten teklak erabiliz, mugi zaitez pantailatik, INSTALAZIOA izeneko aukerara iritsi arte (baliteke ere KONFIGURAZIOA izena izatea).

OK tekla sakatuta, beste aukera batzuk izango dituzu ikusgai telebistan. Bilatu KANALAK BILATU izenekoa (edo izen horren antzekorik duena), eta OK sakatu, berriro ere.

Jarraian, urrutiko aginteko geziak baliatuz, topatu BILAKETA AUTOMATIKOA edo BERRIAK SINTONIZATU aukera.

Zure telebistak, hala, kanal guztiak topatuko ditu. Itxaron hori egiten amaitu arte; pantailan, abisua emango dizu.

Irteteko teklaren bat zehaztuko dizu (OK izan daiteke, edo besteren bat), eta berriro ere LTDko kanal guztiak izango dituzu telebistan.

Hirugarren urratsa: zure telebistako kanalak berriro ordenatu, ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko

Zure telebistan kanalak berriro ordenatzean, gogoratu: zure etxea eta zure telebistan, zuk agintzen duzu. ETBko kanalak zure gogokoenak badira, utzi lehen tokietan!

Kanalak ordenatzeko, berriro ere telebista piztu, eta, beharrezkoa balitz, LTDko hargailua ere, eta MENU tekla sakatu urrutiko agintean. Bilatu KANALAK ORDENATU aukera (KANALAK ANTOLATU izena ere izan lezake), eta OK sakatu. ALDATU edo antzeko izena duen aukera hautatu, OK sakatuz, eta, jarraian, ondorengoak agertuko zaizkizu: KANALAK SALTATU, KANALAK MUGITU, KANALAK BLOKEATU… Aukeratu KANALAK MUGITU, eta OK sakatu.

Telebistan, sintonizatuta dituzun kanal guztiak agertuko zaizkizu, zerrenda batean, indarrean duzun ordenan. Edozein kanalen tokia aldatzeko, jar zaitez horren gainean, eta emaiozu OK botoiari; hori eginda, mugitu urrutiko agintearen bidez, geziaren itxura duten teklak erabiliz, nahi duzun tokiraino iritsi arte. Aldaketa baieztatzeko, OK sakatu.

Hortaz, bilatu 46. kanaletik ETBko kanalak, ETB1 eta ETB2 barne, eta urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan eta ondorengoetan kokatu. Gogoratu: Nafarroan, ETB1ek eta ETB2k ez dute HD formatuan igortzen Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Telebista Eguneko albisteak Albisteak Telebistako Programazioa ETB Nafarroa EITB Bigarren Dibidendu Digitala