Gizartea -
Alboan elkartearen txostena
Euskadiko erakundeen nazioarteko lankidetza % 2 jaitsi da
Alboan garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak nabarmendu duenez, erkidego batzuetan, Katalunia eta Valentzian esaterako, % 40 inguruko jaitsiera izan da.
Erredakzioa
Ignacio Eguizabal eta Myriam Artola Alboango bozeramaileek erakundearen 2010. urteko memoria zabaldu dute, prentsari eskainitako hitzaldi batean. Euskadiko garapenerako laguntza ofizialari buruzko txosten bat ere eman dute ezagutzera.
Euskadiko nazioarteko solidaritatearen % 2ko jaitsiera epe berean beste autonomia erkidego batzuetan erregistratutako "beheradakada gogorrarekin" kontrastatu du Eguiazabalek.
Kasu batzuetan jaitsiera % 40koa izan da; Katalunia eta Valentzia, adibidez, ehuneko horretara iritsi dira, edo gainditu egin dute, Alicia Aleman txostenaren egileak hitzaldian zehaztu duenez.
Errenta nazionalaren % 7 Garapenerako Laguntza Ofizialera bideratzeko hitza eman zuten Europako 22 herrialdeetatik bostek (Suedia, Danimarka, Belgika, Holanda eta Luxenburgo) soilik bete dute hitza. Espainia % 0.5era iritsi da.