Gizartea -

Istripua

Gizon bat hil da N-121-A errepidean, Irunen, zirkulazio-istripuan

Ostegun honetako 14:50 aldera jazo da. Ezbeharrean, auto batek eta kamioi batek egin dute talka. Hildakoa autoaren gidaria da.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da ostegun honetan N-121-A errepidean, Irunen, zirkulazio-istripuan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Istripua 14:50 aldera jazo da, eta horretan auto batek eta kamioi batek egin dute talka. Hildakoa autoaren gidaria da.

Jaurlaritzak zehaztu duenez, Peugeot 306 batek eta DAF kamioi batek elkarren aurka egin dute talka, aurrez aurre, ikertzen ari dira zergatik. Autoaren gidaria harrapatuta geratu da; bera bakarrik zihoan autoan.

Segituan Osakidetzaren anbulantzia bat iritsi da, baina osasun-langileek soilik egiaztatu ahal izan dute harrapatutako gidariaren heriotza.

Bestalde, istripuaren ondorioz, zirkulazioan arazoak izan dira, errepidean ibilgailuak baitaude. Horregatik, zirkulazio osoa, bi noranzkoetan, errepide zaharretik ari dira desbideratzen, hau da, GI-3455etik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Gizartea Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Irun bideoak Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak