Gizartea -

Bi hanken transplantea

Cavadas: 'Baliteke gaztea hainbat hilabeteren buruan ibiltzea'

Aurrekaririk ez dituen ebakuntza hura arrakastatsua izan da. Hartzaileak "urteak iraun lezakeen" errehabilitazioa egin beharko du.

Cavadas zirujauak egin du munduan aurrekaririk ez dituen ebakuntza hau. Argazkia: EFE
Cavadas zirujauak egin du munduan aurrekaririk ez dituen ebakuntza hau. Argazkia: EFE
Bi hanken lehen transplantearen xehetasunak eman ditu Cavadasek

120

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Cavadas doktoreak munduko bi hanken lehen transplantea egin zuen atzo Valentziako Universitari i Politecnic La Fe ospitalean. Cadavasen hitzetan, guztia ondo joanez gero baliteke bi hanken transplantea jaso duen gaztea hainbat hilabeteren buruan ibiltzea.

Cavadas prentsaurrekoa eman du Luis Rosado Osasun kontseilaritzarekin, eta transplantea jaso duen gaztea esnatzean negarrez hasi dela azaldu du. Halaber, oso pozik dagoela gaineratu du.

Hamar orduko ebakuntzaren ostean, gaztea ondo dago eta orain errehabilitazio prozesu luzea dauka aurretik: urte bat itxaron beharko dute ebakuntza arrakastatsua izan den ikusteko, eta horrela bada, beste gaixo batzuekin errepikatu ahal den aztertzeko. Ebakuntzan 50 medikuk eta erizainek parte hartu dute.

Cavadasen hitzetan, hemendik aurrera baliteke datozen hiru asteetan belaunak mugitzen hastea; bi hilabeteetan igerilekuan zutik egotea; hiru hilabeteetan uretatik kanpo zutik egon ahal izatea eta sei edo zazpi hilabeteetan baliteke "ibiltzen egotea".

"Konplexutasun handiko" ebakuntza izan da, mundu mailan aurrekaririk ez daudelako. Ebakuntza egiteko baimena duela urtebete eman zuen Transplanten Sistema Nazionalaren Lurraldeen arteko Kontseiluko Transplante Batzordeak.

Cavadas hautatutako hartzailea belaunen gainetik bi hankak moztuta zituen gazte bat da. Bere arazoa konpontzeko beste biderik ez zegoen eta osasunari, etikari eta legeari erreparatuz, Transplante Batzordeak ezarritako irizpide guztiak betetzen zituen. Gainera, gazteak bizitza osoan zehar transplantea ez errefusatzeko sendagaiak hartu beharko dituela onartu zuen.

Ondorioz, "ebakuntzaren aldekoak eta kontrakoak" argi zituela ebatzi ostean, hartzailearekin bateragarria izan zitekeen emaile bat bilatzeari ekin zioten.

Cavadasen mediku taldeak egindako beste ebakuntza aitzindarien artean, 2008an Espainian egindako besoen transplantea (munduko bigarrena) eta 2009an Espainian egindako aurpegiaren transplantea (munduan egindako zortzigarrena baina mihia eta masailezurra ere hartzen duen lehen transplantea mundu mailan) aipa ditzakegu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea