Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati eraso egitea leporatuta

Atxilotua, epailearen esku geratu da goizean, genero indarkeria delitua leporatuta. Erasoa Sansomendi kaleko etxebizitza batean jazo da.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, osteguna, genero indarkeria delitua leporatuta, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Erasoa Sansomendi kaleko etxebizitza batean jazo zen, eta, biktimak, 092 telefono zenbakira deitu zuen gertatutakoa salatzeko.

Minutu batzuk geroago, ustezko erasotzailea etxetik gertu aurkitu zuten udaltzainek, eta han bertan atxilotu zuten.

Bitartean, beste patruila batek ospitalera eraman zuen emakumea, eta, geroago, salaketa jartzen lagundu zioten.

Atxilotua epailearen esku geratu da goizean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa