Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Hirugarren sexu-eraso bat izan da sanferminetan

Bilgune Feministak salatu duenez, 40 urteko emakume bat bortxatu dute sanferminetan. Iruñeko Udalak erasoen inguruko informazioa "ezkutatzen ari" dela salatu du Bilguneak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilgune Feministak salatu duenez, 40 urteko emakume bat bortxatu dute sanferminetan, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Beraz dagoeneko hiru dira , guztira, aurtengo festetan eraso egin dituzten emakumeak: 16 urteko neskato bat, 22 urteko gaztea eta 40 urteko emakumea.

Iruñeko Udalak eraso horien inguruko informazioa "ezkutatzen ari" dela salatu du Bilguneak.

Astelehen Lilak elkarteko Paula Casaresek ere gauza bera salatu du gaur Euskadi Irratian. "Udalak eraso hauek ezkutatzean, errealitate gordin bati bizkarra ematen ari zaio" adierazi du.

Hiru sexu-eraso salatu dira aurten, baina Casaresek gogorarazi duenez, "arrazoi ezberdinak tarteko, askotan salaketarik ez da egiten".

Atzo sexu-erasoen kontrako elkarretaratzea egin zen Iruñeko udaletxearen aurrean. Erasoei aurre egiteko sare soziala eratzeko eskatu dute emakumeen aldeko taldeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea