Gizartea -
Twitterrean azaldu duenez
Alejandro Sanzek beste seme bat izan du
Raquel Pereda bikotekidearekin izandako lehenengo semea da Dylan.
Erredakzioa
Alejandro Sanz abeslariak Twitterren hirugarren seme-alaba izan duela adierazi du. Dylan izena jarri diote.
"Sirenen kantuen artean ireki zen bizitza... eta Dylan mundura iritsi zen bere buruaz salbatzeko... ongietorri", idatzi du "Corazón partío"ren autoreak.
Raquel Pereda (laguntzaile pertsonal ohia) bikotekidearekin izan duen lehenengo semea da.
Sanz 2005. urtera arte Jaydy Michel modelo mexikarrarekin ezkonduta egon zen, alaba bat izan zuten: Manuela. Puerto Ricoco Valeria Riverarekin izandako harremanetik ere aita izaten bukatu zuen, Alexander semea edukiz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea