Gizartea -
TRAFIKOA
Moto gidari bat hil da Donostian izandako trafiko istripuan
Loiolako Erriberak auzoan, errepide ertzeko babes hesia jo du motorrak, eta gidaria airean atera da. 44 urteko gizon donostiarra da hildakoa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
44 urteko moto gidari donostiar bat hil da gaur arratsaldean Donostian, GI-20 errepidean, izan den trafiko istripuan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, errepide ertzeko babes hesiaren kontra jo du ibilgailuak, eta ondoren, gidaria airean atera da.
Loiolako Erriberak auzoan izan da istripua, eta gidaria bertan hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak
Trafikoa
Donostia
Gipuzkoa
Gizartea
Trafikoko telefonoak
Trafiko webkamerak
Eguneko albisteak
Albisteak
Errepideko istripuen biktimak
Loiola auzoa Donostia