Gizartea -
ERTZAINTZAREN ESKARIA
Laguntza eskatu dute Sestaoko uretan hilda agertu zen emakumea identifikatzeko
60-70 urte inguru zituen emakumeak, 1,60 metro neurtzen zituen eta ile motz horia zuen. Ez zeraman dokumentaziorik aurkitu zutenean.
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Ertzaintzak laguntza eskatu du ostiralean Bilboko Itsasadarrean, Sestao parean, hilda agertu zen emakumea identifikatzeko.
60 eta 70 urte artean zituen, 1,60 metro neurtzen zuen, ile hori motza eta gorpuzkera "normala".
Txaketa beltza, bufanda karratuduna (beltza, grisa eta txuria), jertse txuri-urdina, galtza beixak eta etxeko zapatila urdinak zeramatzan jantzita. Txaketaren barruan betaurrekoak aurkitu dituzte, baina ez dokumentaziorik. Bestalde, kardiogrametan erabiltzen diren partxeen antzekoak zituen bularrean eta egurrezko bastoi bat ere aurkitu zuten agenteek.
Bilboko Auzitegi Mediku Zerbitzura eraman zuten gorpua.
Ertzaintzak ez du identifikatzea lortu, eta horregatik, herritarren laguntza eskatu du.