Gizartea -

Ez da inor zauritu

Ercilla hotelean piztutako sute batek argindarrik gabe utzi du Indautxu auzoa

Sutea koadro elektriko batean piztu da. Suak ez du inor zauritu, baina hotelaren zati bat hustu behar izan dute, eta 3.800 bat etxebizitza argindarrik gabe geratu dira.

Sutea Bilboko Ercilla hotelean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Sutea Bilboko Ercilla hotelean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Bilboko Ercilla Hotelean piztutako sutearen irudiak

1:09

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Ercilla hotelean sutea izan da arratsaldean. Sua koadro elektriko batean hasi da. Sugarrek ez dute inor zauritu, baina hotelaren zati bat hustu behar izan dute, eta Bizkaiko hiriburuaren erdialdeko 3.800 bat etxebizitza argindarrik gabe geratu dira, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Sutea 18:55 aldera piztu da koadro elektriko batean, Ercillaren atzealdean, patioan, eta ke ugari sortu du.

Sutetik gertuen zeuden bezeroen logelak hustu ditu hotelak, suhiltzaileek sua itzaltzen zuten bitartean.

Suteak itzalaldia eragin du Indautxu auzoan, Bilboko erdialdean. 3.800 bat etxebizitza argindarrik gabe egon dira.

Iberdrolako iturriek azaldu dutenez, 21:30 aldera berreskuratu dute bezero guztiek argindarra.

Sua itzali ondoren, hoteleko bezeroek logeletara itzultzeko baimena jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ostatuei buruzko albisteak