Gizartea -
Trafiko-istripua
Donostian hildako moto-gidari baten istripuan izandako lekukoen bila dabiltza
Istripua 16:15ean izan zen Donostiako saihesbidean (GI-20), Irunera bidean, Polloeko tunelaren irteeran.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintza igandean hildako moto-gidariaren istripua ikusi zuten lekukoen bila ari da. Loiolako Erriberak auzoan, errepide ertzeko babes hesia jo zuen motorrak, eta gidaria airean atera zen.
Gipuzkoako Trafiko Unitateak herritarren laguntza behar du, eta istripuaren inguruko informaziorik duenak 943 53 91 25 telefono-zenbakira deitzeko eskatu du.
44 urteko moto-gidari donostiar bat hil zen igandean Donostian, GI-20 errepidean, Irunera bidean, Polloeko tunelaren irteeran, 16:15ean izan zen trafiko-istripuan.
Loiolako Erriberak auzoan gertatu zen istripua, eta gidaria bertan hil zen.