Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat larri zauritu da Tafallan, disolbatzailearekin erreta
33 urteko langileak zauri larriak izan ditu Tafallako Itama Aroztegian disolbatzailea ontziz aldatzean.
Erredakzioa
33 urteko langile bat larri zauritu da Tafallan, Itama Aroztegian poliuretanoko disolbatzailearekin erreta, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Lan-istripua osteguneko arratsaldean jazo da, disolbatzailea ontziz aldatzen zegoenean eta oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, likidoa bere gorputzaren aurrekaldearen gainetik isuri zuenean.
I.S.M. bakarrik zegoen enpresan istripuaren unean. Hasiera batean guardian zegoen zonaldeko medikuek artatu zuten eta ondoren, anbulantzia medikalizatu batean Nafarroako Ospitalera eraman zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea