Gizartea -

Ezbeharra

Bi pertsona hil dira Aretxabaletan, bi autok aurrez aurre talka eginda

Biktimak Eskoriatzako eta Arrasateko bi gizonezko dira, 38 eta 48 urtekoak. Ertzaintza ezbeharra ikusi zuten lekukoak bilatzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira bart, Aretxabaletan (Gipuzkoa), bi autok aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra GI-627 errepidean jazo da, Aretxabaleta eta Arrasate artean.

Aipatu iturrien arabera, biktimak Eskoriatzako eta Arrasateko bi gizonezko dira, 38 eta 48 urtekoak, eta autoetan zihoazen bidaiari bakarrak ziren.

Istripua 21:10 aldera gertatu da eta errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, baina gero berriro ireki dute.

Ezbeharraren ondorioz bi gidariak (bi gizon) ibilgailuetan, Seat Exeo batean eta Ford Focus batean, harrapaturik geratu eta hil egin dira. Gorpuak Donostiako auzitegi-medikuarenera eraman dituzte epailearen aginduz.

Ertzaintza, lekuko bila

Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du, istripua zer dela eta jazo den argitzeko. Hori horrela, informazioa dutenei 943 53 91 25 telefono zenbakira deitzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea