Gizartea -

Gertakaria

Abian dira berriro Pirinioetan galdutako euskaldunak bilatzeko lanak

Portugaletekoak baina Barakaldon bizi diren bi mendizaleen ibilgailua ostegun goizean aurkitu dute, Erlantzeko mendixkan, mugatik oso gertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldon bizi diren bi portugaletetarrak bilatzeko lanei ekin diete berriro Erronkariko Piriniotan. 40 eta 37 urteko bikotea asteartetik desagertuta dago, Isabako landetxe bat utzi zuenean Belaguako mendietatik txango bat egiteko asmoz. Bikotearen kotxea ostegun goizean aurkitu dute Erlantzeko aparkalekuan, mugan.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, Nafarroako Larrialdietako Agentziak koordinatutako eta Isabako, Nabaskozeko, Oloroneko (Frantzia) suhiltzaileek, Foruzaingoek eta Gurutze Gorriko eta DYAko boluntarioek osatutako operatiboa Anie tontorrean izan da mendizaleak bilatzen.

Ostegunean, lainoa dela eta, helikopteroaren parte-hartzea bertan behera utzi behar izan zuten. Mugaren beste aldea, berriz, euskaldunak bilatzen aritu ziren, eguraldiko baldintza onak lagunduta. Gaua bitartean, laguntza-talde bat izan da Ernazeko zonaldean.

Honekin batera, sakeleko telefonoen errepikagailuen datuak aztertzen ari dira, bikotearen kokalekua aurkitzeko. Haien sakeleko telefonora deitu dute baina ez dute hartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea