Eibar -

Zaldibarko zabortegia

Gaur erabakiko dute Eibar-Reala igandeko derbia jokatuko den ala ez

Eusko Jaurlaritzak Eibarren aire librean kirolik ez egitea aholkatu du, eta bertan da jokatzekoa partida igandean, 16:00etan.

Realak eta Eibarrek Anoetan jokatu zuten lehen itzuliko partida. Argazkia: Efe
Realak eta Eibarrek Anoetan jokatu zuten lehen itzuliko partida. Argazkia: Efe
Realak eta Eibarrek Anoetan jokatu zuten lehen itzuliko partida. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Realak jakinarazi duenez, talde horrek, Eibarrek, LFPk eta Espainiako Futbol Federazioak adostu dute bihar arte itxarotea airearen kalitateak hobera egiten duen ala ez ikusteko, eta horren arabera igandean Ipuruan jokatzekoa den derbia bertan behera utzi ala ez erabakitzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Zaldibarren, Eibarren eta Ermuan etxebizitzak ez aireztatzea, gauez leihoak ixtea eta aire librean kirolik ez egitea aholkatu du, Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz dioxinak eta furanoak daudelako airean.

Hori dela eta, Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeari galdetu diote ea horrek eragina izan dezakeen Eibar-Reala derbian, eta erantzun du aholkuak Eibarri ere eragiten diola, baina "eskumena duten erakundeak" (LFP eta Federazioa) izan beharko direla partidaz erabakia hartu beharko dutenak. Hala ere, aitortu du oraindik ez dietela txostenaren berri eman.

Aire laginak otsailaren 9an hartu ziren, sutea handiagoa zenean, sua zegoen lekutik gertu, eta emaitzak ez dituzte gaur arratsaldera arte ezagutu, oso laborategi gutxik baitute aztertzeko gaitasuna.

Bestalde, Mallabian, Ermuan eta Zaldibarren, aire librean egiten den eskola kirola bertan behera geratu dela iragarri du gauerdian Bizkaiko Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Reala Osakidetza Donostia Eibar Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak LaLiga EA Sports SD Eibar