Gizartea -

Ikerketa baten ostean

Kamioi gidari bat atxilotuta, Zuian pertsona bat hil zen istripuagatik

Biktima harrapatu ostean ez zuen kamioia gelditu, hori dela eta, ihes egitean sorospen-eginbeharra ez betetzea eta zuhurtziagabekeriazko hilketa delituak leporatu dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Trafiko Taldeko agenteek asteazkenean, gauez, 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten aurreko asteburuan Zuia parean, N-622 errepidean, pertsona bat hil zen istripuarekin lotura duelakoan. Istripuan 36 urteko gizon bat hil zen.

Atxilotua Mercedes Benz kamioi baten gidaria zen, antza, biktima bide ertzean gelditu eta jaitsi eta gero harrapatu omen zuena. Ezbeharra 05:45ak aldera jazo zen larunbatean (hilaren 9an) N-622 errepidean, Zuia parean, Altubeko bidesaritik bi kilometro ingurura, eta Bilborako noranzkoan.

Atxilotuak ez zuen ibilgailua gelditu eta biktimari lagundu gabe alde egin zuen. Istripua izan zen lekura bertaratutako sorospen zerbitzuek gizona hilik zegoela baino ez ezin izan zuten egin.

Ertzaintzaren Arabako Trafiko Taldeak ikerketa bat abiarazi zuen gertatutakoa argitzeko eta harrapatu zuen pertsona topatzeko. Bertan aurkitutako zantzuei esker eta AP-68 autobidetik pasatu ziren ibilgailuak errepasatu ondoren istripuko kamioia Mercedes Benz markakoa zela jakin ahal izan zuten.

Aurreko asteazkenean, gidaria topatu eta 21:00ak aldera atxilo eraman zuten. Atxilotuari sorospen-eginbeharra ez betetzea eta zuhurtziagabekeriazko hilketa delituak egotzi dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea