Gizartea -
Rekaldeko gaztetxea
Kukutza ixtearen kontra protesta egin dute milaka pertsonak Bilbon
"Gaztetxea husteak sor litzakeen egoeren arduraduna" Iñaki Azkuna alkatea izango dela adierazi dute.
Erredakzioa
Milaka pertsona bildu dira Bilbon Kukutza taldeak Rekaldeko gaztetxearen kontra deitutako manifestazioan. Gaztetxearen aferean "auzoaren interes kolektiboak" jokoan daudela adierazi dute.
Manifestazioa 18:30ean atera da Bilboko udaletxetik. Kukutzako kideak, bizilagunak eta Bilboko konpartzen ordezkariak Bilboko kaleetan zehar ibili dira "Kukutza Aurrera" eta "Kukutza no se toca" leloak zeramatzaten pankartekin.
"Jabetza pribatua errespetatu egin behar da, baina funtzio soziala dauka. Hau da Kukutzaren kasuan jokoan dagoena; auzo guztiaren interes kolektiboak enpresaren banakako interes ekonomikoen aurrean", adierazu dute hedabideen artean banatutako komunikatuan.