Gizartea -
Ostiralean hil zen
Epailearen aurrean da Berriozarko heriotzarekin lotuta atxilotutakoa
Atzo atxilotu zuten ustez ostiralean hainbat kolpe jaso ostean erietxean hil zen 51 urteko gizonezkoaren heriotzarekin zerikusia duelakoan.
Erredakzioa
Berriozarko bizilagunaren heriotzarekin zerikusia duelakoan atzo atxilotu zuten gizasemea Iruñeko epaitegietara eraman dute epaileak deklarazioa hartzeko. Nafarroako Justizia Auzitegitik esan dutenez, 10:00etan hasi da deklaratzen.
Gogoratu behar da, ostiralean Berriozarko kaleetan gizonezko bat aurkitu zutela konorterik gabe eta kolpez josita. Bizirik eraman zuten Nafarroako erietxeraino baina han hil egin zen ordu batzuk beranduagoa 51 urteko Berriozarko bizilaguna.
Sumarioa, sekretupean
Kasua sekretupean dago eta Guardia Zibila ikertzen ari da. Momentuz ez dute hipotesirik aurreratu nahi izan baina badirudi, drogekin zerikusia duen delinkuentzia kasu bat izan litekeela.