Gizartea -

Giza amorrua

Gasteizen ospitaleratutako paziente batek zeukan ustezko amorrua baztertu egin da

Giza amorrua izan zezakeen Gasteizko Santiago ospitalean ospitaleratutako gizonari egindako analisi mikrobiologikoek negatibo eman dute.

Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdietarako sarbidea. Argazkia: EiTB
Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdietarako sarbidea.
Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdietarako sarbidea. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza amorrua izan zezakeen gizon bat ospitaleratu zutela jakinarazi zuen pasadan ostiralean Osakidetzak. Gizonari katu batek hozka egin zion urrian, Espainiatik kanpo.

Majalahondako Mikrobiologia Zentro Nazionalaren emaitzak iritsi bitartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak jarduera protokoloa jarri zuen martxan eta ezarritako prebentzio neurriak hartu zituen.

Euskadin, azken 30 urteetan kasu bakarra izan da: 2019ko abendukoa. Marokoko animalia batek hozka egin ziolako inportatu zen gaixotasuna. Azkenik, paziente infektatua hil egin zen, abenduaren 13an, Bizkaiko Gurutzetako ospitalean.

Amorrua nerbio-sistema zentralari eragiten dion gaixotasun birikoa da, eta kutsatuta dauden etxeko animalien edo animalia basatien hozkada edo atzamarkada bidez transmititzen zaie gizakiei. Euskadiko etxeko animaliak amorrutik libre daudela gogorarazi du Osakidetzak.

Egun, Euskadin, amorruaren aurkako txertoa ez da derrigorrezkoa etxeko animalientzako. Halere, txakurren erroldaren % 40ri borondatez jartzen zaio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza