Gizartea -

Bergarako alkatea

Gorka Artola: "Epeleko zabortegia ez dago Zaldibarko hondakinak hartzeko moduan"

Gorka Artolak adierazi duenez, "Epeleko zabortegia ez da Udalaren eskumenekoa, Debagoieneko mankomunitatea da zabortegi horrek hondakin gehiago har ditzakeen ala ez erabaki behar duena".

Zaldibarko zabortegiaren egoera. EiTB
Zaldibarko zabortegiaren egoera
Zaldibarko zabortegiaren egoera. EiTB

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Artola, Bergarako EH Bilduko alkatea, Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera, "Epeleko zabortegia ez dago hondakin gehiago hartzeko moduan", nahiz eta, zabortegiaren zati bat hondakin industrialetara bideratuta egon, egun, zati hori itxita dago. Hala ere, "Epeleko zabortegia ez da Udalaren eskumenekoa, Debagoieneko mankomunitatea da zabortegi horrek hondakin gehiago har ditzakeen ala ez erabaki behar duena".

Bergarako zabortegiaz gain Gasteizkoa ere hondakinak hartzeko moduan dagoela adierazi du eta aukera moduan aurkeztu dute, Zaldibarko hondakinak eta industria-enpresetan sortzen ari direnak aldi baterako hartu ahal izateko. Beren instalazioetan hondarrak kentzeko arazoak dituzten enpresen bermeak asetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gizartea Eguneko albisteak Bergara Albisteak Zaldibar Debagoieneko azken ordukoa Durangaldea azken ordukoa