Gizartea -
Uholdeei buruzko txostena
Urpetzeko arrisku handia duten 56 gune identifikatu dituzte Euskadin
Kantauriko Ur Konfederazioak baieztatu duenez, zonalde hauek uholdeak izateko "balizko arrisku handia" dute. Honen esanetan, Kantaurialdeko ekialdea "bereziki ahula" da.
Erredakzioa
Kantauriko Ur Konfederazioak eta Uraren Euskal Agentziak uholdeak izateko "balizko arrisku handia" duten 56 eremu identifikatu dituzte Euskadin.
Bi erakunde hauek egindako Urpetze Arriskuaren Aldez Aurretiko Ebaluazioa izenburuko txostenaren ondorioak dira. Hiru hilabetez kontsulta publikoa egingo diote. Txosten hau urpetze arriskuaren kudeaketa plana egiteko lehenengo pausua izango da.
Txosten honek jaso duenez, Kantaurialdeko ekialdea urpetzeko "bereziki ahula" da, bere orografiagatik, eguraldiko eta uretako baldintzagatik eta ibaien erriberan gizakiak egindako okupazioagatik. "Hondamendi handia eragin zuten" 39 uholde erregistratu ditu Bilbok; larriena 1983ko abuztuan izan zen.
Bi erakunde honen iritzian, urpetzeko arriskua ezin da "baliogabetu" baina murriztu daiteke, batez ere urbanizazio esparru berrien garapenetan.