Gizartea -

Zaldibarko luizia

Prebentzio neurriak ez daude indarrean Ermuan, zabortegiko sua itzali ostean

Ermuko San Lorentzo auzoan etxebizitzak ez aireztatzeko eta aire librean kirolik ez egiteko gomendioa eman du goizean Osasun Sailak, zabortegitik gertu dagoelako.

Ermuko (Bizkaia) ikastetxe bat. Argazkia: EFE
Ermuko (Bizkaia) ikastetxe bat. Argazkia: EFE
Ermuko (Bizkaia) ikastetxe bat. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ermuko San Lorentzo auzoan etxebizitzak ez aireztatzeko eta aire librean kirolik ez egiteko gomendioa eman du goizean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Zaldibarko zabortegitik gertu dagoelako. Baina bart gauean piztutako sua itzali ondoren, bertan behera utzi ditu prebentzio neurriak.

Zabortegian sua dagoenean leihoak ez zabaltzeko eta aire librean ariketa fisikoa saihesteko gomendioa eman die Osasun Sailak San Lorentzo auzoko bizilagunei; izan ere, auzoa zabortegitik 750 bat metrora dago.

"Sute berria itzali dutenez, prebentzio neurriak ez dira beharrezkoak", gaineratu du Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Ermua Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Zaldibar Enpresaburuak EAEko kutsadura gaur Lur-jausiei buruzko albisteak Durangaldea gaur