Gizartea -

Istripua mendian

Mendizale gasteiztar bat hil da Beriain mendian amilduta

Ezbeharra 12:55 aldera gertatu da. Konkretuki, 34 urteko mendizalea San Donatoko ermitatik gertu dagoen bretxatik behera amildu da, tontorraren hegoaldean.

Beriain mendia, Nafarroa, gaur. Argazkia: Foruzaingoa.
Beriain mendia, Nafarroa, gaur.
34 urteko gasteiztar bat hil da Beriain mendian amilduta

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko mendizale gasteiztar bat hil da Beriain mendian amilduta, Unanun (Nafarroa), Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 12:55 aldera gertatu da. Foruzaingoaren talde tekniko bat eta Nafarroako Gobernuaren suhiltzaileak bertaratu dira.

Heriotza judizialaren protokoloa martxan jarri dute. Suhiltzaileen Erreskate Taldea eta Nafarroako Gobernuaren helikopteroa bidali dituzte, gorpua altxatzeko.

Konkretuki, mendizale gasteiztarra San Donatoko ermitatik gertu dagoen bretxatik behera amildu da, Beriaingo tontorraren hegoaldean.

Biktimaren lagun batek larrialdi zerbitzuei abisua eman die, Foru Gobernuak ohar batean azaldu duenez.

Biktimaren laguna Unanura oinez jaitsi da, erreskate taldeko kide batek lagunduta, bere txakurra oso urduri zegoelako, eta helikopterora igotzeko orduan arriskutsua izan zitekeen.

Gorpua esku-ohe batean jarri du erreskate taldeak, eta ondoren garabiarekin helikopterora igo dute.

Helikopteroak gorpua Arbizuko kanpinera eraman du 16:15 aldera. Etxarri Aranatzeko talde medikoa eta furgoneta bat zain zituzten bertan. Heriotza baieztatu eta gorpua Nafarroako Auzitegi medikuntza Institutura eraman dute, bertan autopsia egiteko.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gertatukoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Etxarri Aranatz Albisteak Altsasu Mendiko istripuak