Gizartea -

Gipuzkoa

Sei lagun zauritu dira Aretxabaletan, sute batean kea arnastuta

Zaurituen artean bi adingabe daude. Kea arnasteagatik han bertan artatu behar izan dituzte eta geroago, Arrasateko Ospitalera eraman.

Sei lagun zauritu dira Aretxabaletan, sute batean kea arnastuta. Argazkia: @BomberosEuskadi
Sei lagun zauritu dira Aretxabaletan, sute batean kea arnastuta. Argazkia: @BomberosEuskadi
Sei lagun zauritu dira Aretxabaletan, sute batean kea arnastuta. Argazkia: @BomberosEuskadi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei lagun, horien artean adingabe bi, zauritu dira larunbat honetan Aretxabaletan (Gipuzkoa), etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Zaurituak Arrasateko ospitalera eraman dituzte.

Mitarte kaleko etxebizitza batetik kea irteten ari zen abisua eman du herritar batek 16:15ean. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, bertan bizi diren lagunak irtenarazi dituzte: 59, 42, 39 eta 31 urteko lau heldu eta 8 eta 16 urteko bi adingabe. Larrialdi zerbitzuek han bertan artatu dituzte zaurituak, eta geroago aipatutako ospitalera eraman.

Suhiltzaileek argitu dutenez, sutea etxebizitzaren sukaldean hasi omen da, kanpai-erauzgailuan, alegia. Suteak ke zutabe handia eragin du. Dena dela, suhiltzaileak iritsi direnerako, sugarrak itzalita zeuden. Sutea erabat itzali dute, eta etxebizitza aireztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aretxabaleta albisteak Debagoiena eskualdea