Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Gurutzetako Ospitalean egindako bi analisiek koronabirusa baztertu dute

EiTB.EUS

Dena dela, igande goizean abiatutako protokoloak indarrean jarraituko du, bigarren analisiaren emaitza izan arte.

  • Gurutzetan egindako analisiek negatiboa eman dute. Argazkia: EFE.

    Gurutzetan egindako analisiek negatiboa eman dute. Argazkia: EFE.

Gurutzetako Ospitalean egindako bi analisiek koronabirusa baztertu dute, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez. Dena dela, igande goizean abiatutako protokoloak indarrean jarraituko du, bigarren analisiaren emaitza izan arte.

Une horretan, koronabirusari aurre egiteko protokoloa aktibatu dute Gurutzetako Ospitalean, susmopeko bi kasu direla eta. Bi pertsona zeuden ingresatuta, gaitzaren sintomekin; biak berriki izan dira Italiako iparraldean, koronabirusaren eragina handia izaten ari den eskualdeetako batzuetan.

Urtarrilaren amaieran ere aktibatu zuten koronabirusaren protokoloa Gurutzetako Ospitalean, baina azkenean analisiek infekzioa baztertu zuten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena