Gizartea -

ISTRIPUA

Autobus batek tranbiarekin talka egin du Gasteizen

Ezbeharra 13:30 ingurua gertatu da. Ez da inor zauritu, baina zerbitzua ordubete baino gehiagoz etenda egon da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autobus batek tranbiaren kontra jo du Gasteizen, eta bagoi bat erreitik atera da kolpearen ondorioz.

Istripua Abetxukoko adarretik pasatzen zenean gertatu da, Arriaga eta Artapadura geltokien artean, 13:30 aldera. Antza, autobusak semaforo bat gorriz igaro du.

Euskotreneko iturriek adierazi dutenez, ez da zauriturik egon istripuan.

Geltoki intermodalaren eta Abetxukoren arteko tranbiaren ohiko zerbitzua bertan behera geratu da 14:45ak arte, garabi batek tranbia errailetan berriz jarri duen arte, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko tranbia