Gizartea -
Gipuzkoa
Bi lagun ospitaleratu behar izan dituzte, Irunen kea arnastu ostean
Sutea 00:45 aldera piztu da, Auzolan kaleko etxebizitza batean.
Agentziak | Erredakzioa
Bi pertsona Bidasoa Eskualdeko Ospitalera eraman behar izan dituzte asteazken honetan, Irungo etxebizitza bateko kea erauzteko kanpaian piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sutea 00:45 aldera piztu da, Irungo Auzolan kaleko etxebizitza batean.
Sua piztu den etxebizitzako lau bizilagunak etxetik atera dira sutea hasi denean.
Beste bizilagun bat garrak itzaltzera joan da, atarian su-itzalgailu bat hartuta, baina kea arnastu du, eta Bidasoa Ospitalera eraman dute, beste bizilagun batekin batera.
Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek 01:45 aldera amaitu dituzte su itzaltzeko lanak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea