Gizartea -
Gertakaria
Santurtzira eraman dute Bermeotik 12 miliatara matxuratu den ontzia
Zazpi adingabe eta hiru nagusi zihoazen ontzian. Guztiak egoera onean daude.
Erredakzioa
Itsasoko Salbamenduak Bilboko Portura (Santurtzi) eraman du Bermeotik 12 miliatara matxura izan duen bela-ontzi frantziar bat, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Bela-ontzian naziotasun frantziarreko zazpi adingabe eta hiru nagusi zihoazen. Guztiak egoera onean daudela zehaztu dute. Beste ontzi baten laguntzarekin atoian eraman dute porturaino. Erreskaterako operazioan helikoptero batek ere hartu du parte. Frantziako kontsula Bilboko Portura joan da, ontzian zihoazen lagunekin egoteko asmoz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea