Gizartea -
Nafarroan
Egiarretan desagertutako gizona bizirik aurkitu dute
81 urteko gizona Madoz mendatean aurkitu dute konorterik gabe, baina bizirik; helikoptero batek Nafarroako Ospitalera eraman du.
Erredakzioa
81 urteko Egiarretako gizona bizirik aurkitu dute astearte eguerdian desagertu ostean, Nafarroako Gobernuak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez.
Gizona atzo atera zen paseatzera eta ez zen etxera itzuli. Senideek desagerpenaren berri eman zutenean bilaketa lanetarako taldea abian jarri zuten. Gaur, 15:00 aldera aurkitu dute, konorterik gabe, baina bizirik.
Nafarroako Ospitalera eraman dute helikoptero batean.
Desagerpenaren nondik norakoak
Nafarroako Larrialdi Agentziak Egiarretan (Arakil) desagertu zen 81 urteko gizonezko bat aurkitzeko dispositiboa jarri zuen martxan. Adinekoa atzo eguerdian paseatzera atera zen eta ez zen berriro itzuli.
Senitartekoek Nafarroako 112an eman zuten desagerpenaren berri atzo gaueko 23:00 aldera. Foruzainak, Guardia Zibila eta Suhiltzaileak inguruak miatzen ibili ziren, baina ez zuten gizona topatzerik lortu.
Gaur, asteazkena, Nafarroako Larrialdi Agentziak bilaketa lanei ekin diete berriro gizona aurkitu arte.