Gizartea -
Nafarroa
Olatzagutiko paraje batera legez kanpo jaurtitako hondakinak topatu dituzte
Abisua eman zuen herritarrak emandako datuei esker, isurketa horren erantzuletzat jo duten Iruñeko eraikuntza enpresa bat identifikatu ahal izan dute.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak Iruñeko enpresa bat salatu du, Olatzagutiko paraje batera legez kanpo hondakinak jaurtitzea leporatuta.
Urkietatik gertu ibilgailua aparkatuta zuen gidari bat eraikuntzako hondakinez betetako 30 bat zaku deskargatzen ikusi zuen herritar batek, eta Foruzaingoari deitu zion. Zaku gehienak zementua zuten adreiluz beteta zeuden.
Horren berri jasotakoan, Foruzaingoak Altsasuko patruila bat bidali zuen bertara, eta legez kanpoko zabortegi baten modura erabilitako bidea zela ikusi zuten agenteek. Hori dela eta, Urkietako parajera bertaratzeko eskatu zieten Ingurumenaren Babeserako Brigadako espezialistei, horren ardura har zezaten.
Abisua eman zuen herritarrak emandako datuei esker, isurketa horren erantzuletzat jo duten Iruñeko eraikuntza enpresa bat identifikatu ahal izan zuten.
Hala, hondakinak horiek kudeatzeko baimena duten zerbitzuen bitartez bideratu behar dituztela jakinarazi zioten agenteek arau-hausleari, eta zehapen-espedientea ireki diote enpresa horri, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea hausteagatik.