Gizartea -
GARRAIOA
Galizia eta Euskal Herria arteko trenak gelditu ditu Renfek, amiantoa antzeman ostean
Renfek esan du hiru bagoitan antzeman dutela amiantoa. CGT sindikatuaren arabera, berriz, 13 bagoitan agertu da osagai toxiko hori.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Amiantoa antzeman du Renfek Galizia – Euskal Herria ibilbidea egiten zuten bi trenetako bagoietan. Hori dela eta, trenak baztertu eta txartel salmentak blokeatu ditu.
Renfeko iturriek adierazi dutenez, amiantoa Malagan berrikusketan zeuden hiru bagoietan aurkitu dute. Trenak beste batzuengatik ordezkatuko dituzte, baina oraindik ez dute zehaztu noiz izango den hori.
Amiantoak bidaiarien osasunean arazorik eragin ez duela nabarmendu du enpresak.
CGT sindikatuak amiantoa 16 bagoietan agertu dela ohartarazi du, Renfek esandakoa zehaztuz. Sindikatuaren arabera, amiantoa berrikusketan zeuden hiru bagoitan aurkitu ostean, gainerako bagoiak aztertzea erabaki zuten eta osagai toxiko hori beste 13 bagoitan zegoela egiaztatu zuten.
Amiantoarekiko esposizioa osasunarentzako kaltegarria izan daiteke. Horregatik, sindikatuak azterketa-medikoak eskatuko ditu interbentzio, maniobra eta mantentze-lanetan aritu diren langileentzako.