Gizartea -

Goi Paleolitoan

Azken glaziazioaren garaian bazeuden gizakiak Araban

Goi Paleolitoaren amaieran, azkeneko glaziazioaren bukaerako fasearekin batera, gizakiak Socuevasen (Erriberagoitia) zeuden, historiaurrearen EHUko ikertzaileek egindako azterketa baten arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goi Paleolitikoaren amaieran, K.a. 40.000 eta 10.000 urte bitartean, azkeneko glaziazioaren amaierarekin batera, gizakirik bazegoen esateko frogak aurkitu ditu Socuevasen (Araba) Historiaurreko Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile talde batek.

Zeintzialari taldearentzat, aurkikuntza honek duela gutxiko hipotesia sendotu du: egun haietan Kantauriar kostaldetik urrun dauden tokietan ere asentamendu finkoak egin zituztela. Klima-egoera lagungarriagoa zen bertan.

"Hortik gutxira, gaur egun dugun klima-egoera iritsi zen; ondorioz, Socuevaseko teilatua erori, eta denbora batez lekua hutsik egon zen. Beste komunitate batzuek hartu zuten 9.500 eta 6.700 urteen artean; ehiztari eta biltzaileen azken taldeak izan ziren, denbora gutxian nekazaritza eta abeltzaintza ezagutuko zituztenak", adierazi dute ikertzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea