Gizartea -

SEXU ERASOA

Kartzelara bidali dute emakume bat bortxatzeagatik Portugaleten atxilotutako gizona

Larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, biktimaren etxean. Atzo arratsaldean atxilotu zuen 36 urteko gizona Ertzaintzak eta espetxera bidali du epaileak.

Portugalete, gaur. Argazkia: EiTB.
Portugalete
Portugalete, gaur. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Portugaleten, emakume bat kolpatu eta bortxatzea leporatuta, eta espetxera bidali du gaur epaileak.

Biktimaren etxean gertatu zen erasoa larunbat goizaldean. Antza denez, sare sozialen bidez ezagutu ziren bi pertsonak duela hilabete. Larunbat gauean, emakumearen etxean zeudela, sexu-harremanak izan nahi izan zituen gizonak eta emakumea ukatu egin zen. Gizonak behartu egin zuen, eta modu bortitzean gainera, kolpeak emanez.

Sexu erasoa jasan ostean, biktimak telefonoa hartu eta 112 SOS Deiak zerbitzura deitzea lortu zuen, gizona janzten zen bitartean.

Presaka ihes egin zuen erasotzaileak eta jaka ahaztuta joan zen etxetik. Bertan, bere pasaportea zegoen, eta Ertzaintzak nor zen jakin zuen horrela.

Atzo arratsaldean atxilotu zuten Portugaleten eta gaur kartzelaratzeko agindu du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Bizkaia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak