Gizartea -
Ekimena
Etxez etxeko kimioterapia zerbitzua jarri du martxan Baionako Ospitaleak
Pazienteek erietxean hasten dute tratamendua, eta etxean jarraitzen dute, betiere medikuek gainbegiratuta, gaixoen etxera joaten baitira.
Radio Euskadi | Erredakzioa
Baionako Ospitaleak etxez etxeko kimioterapia zerbitzua jarri du martxan, erietxean gaixoei ematen dieten tratu bera eskainiz, baina merezi duten arreta pertsonalizatua giro lasaiagoan emanez. Halaber, ospitaleetan gero eta ohikoagoa den leku falta handiagoari aurre egin nahi diote horrela.
Oraingoz, adin guztietako 50 bat lagunek eman dute izena ekimenean, eta, horri esker, odoleko gaixotasunen kopuruak gora egin duela egiaztatu dute osasun arloko profesionalek. Zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzte, horien artean melanoma eta leuzemiaren aurkako hainbat produktu.
Pazienteek erietxean hasten dute tratamendua, eta etxean jarraitzen dute, betiere medikuek gainbegiratuta, gaixoen etxera joaten baitira.
Baionako Ospitaleko paziente guztiei eskaintzen zaien zerbitzu berritzailea da, gaixoak baitira tratamendua non jaso nahi duten erabakitzen dutenak.
Testuinguru horretan, pazienteak ospitalean bezala artatzeko konpromisoa hartzen dute medikuek.
Zehazki, pediatria eta hematologia zerbitzuak izan ziren ideia hori abian jarri zutenak, gaixoen ospitalizazioari alternatibak bilatu nahian, eta orain beste hainbat arlok bat egin dute etxez etxeko egitasmo horrekin, kimioterapiak kasu.