Gizartea -

Zerga-iruzurra

Bettencourt-ek, L'Orèal-en oinordekoak, 30 milioi euro zor ditu

Ogasunak eginiko lehenengo datuak dira, baina ikerketa bukatu ostean 50 milioi euroko zorra izan lezake.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liliane Bettencourt L''Orèal-en oinordeko eta aberats frantziarrak 30 milioi euro zor ditu ustez zerga-iruzurra egiteagatik, Ogasunak egindako lehenengo kontrol baten arabera, baina oraindik bukatuta ez dagoena. Bi urteko irabaziak aztertu behar izan dituzte, Marianne aldizkariak zabaldu duenez.

2008 eta 2009ean deklaratu ez zuena aztertzen duenean, zorra 50 miloi eurokoa izan liteke, aldizkariaren arabera. Baita azken gobernuek Bettencourti egin dioten "mesedeak" salatu du Mariannek.

Informazioa osatzeko oinarri hartu duten agirien arabera, Bettencourtek 17.639.774 euro ordaindu beharko ditu ondasunaren gaineko zerga ez ordaintzeagatik.

Atzerrian banku-kontuak zituela adierazten du aldizkariak, eta 119 milioi euro ez dituela deklaratu (Suizako bankuetan baina Singapurren eta Liechtensteinen, esaterako, helbideratuta).

Ogasunak, kalkulua egin ahal izateko, Bettencourtek duen Arroseko uhartea sartu du txostenean, 37,1 milioi eurokoa, gehi mantentze lanek eskatzen duten beste 20 milioi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea