Gizartea -
AEBetan
Haurren edertasunaren erreginak erretiroa hartu du, sei urterekin
300 edertasun lehiaketa irabazi ondoren, Eden Wood haurren moda ibiltokietatik urrundu da bere memoriak idatzi eta Hollywoodeko izar bilakatzeko.
Erredakzioa
Eden Wood AEBetako haurren edertasunaren erregina erretiratu egin da. Edertasunaren 300 lehiaketa baino gehiago irabazi ostean, ekimen mota horietatik urruntzea erabaki du bere oroitzapenak idatzi eta Hollywoodeko marka batean bilakatzeko. Hala adierazi du gaur haren amak, alabaren ibilbidearen bultzatzaile nagusiak.
Urte askotan Micki Woodek haurren edertasunaren lehiaketetara eta telebista programetara eraman izan du. Mota askotako lehiaketa irabazi ditu.
Ez da kamaren beldur, eta naturaltasunez jokatzen du euren aurrean, ederra dela jakinda. Amak ziur du alaba izar batean bilakatuko dela, eta Edenen inguruan "inperio bat" sortu nahi du, besteak beste, ondorengo gauza hauekin: produktu musikalak, merchandising-a, panpinak eta oroitzapen liburu bat (“Sehaskatik koroara” izango du titulu).
Hitz horiek esan arren, alabari bizitzan garrantzitsua den bakarra ez dela ospetsua izatea erakusten ari zaiola ukatu du. "Bera egiten ari denarekin gustora sentitzen den bitartean, ama berarekin izango du. Miley Cyrus edo Selena Gomezen estatusa lortuz gero, ondo; hala izan ezean, ondo ere bai", ziurtatu du.