Gizartea -
Ertzaintza
Ermuko mendi batean hilda aurkituriko gizon bat identifikatzeko laguntza eskatu dute
70 eta 75 urte arteko gizonezkoa da eta igandean aurkitu zuten haren gorpuzkia Abeletxe inguruan.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du joan den igandean Abeletxe inguruan (Ermua, Bizkaia) aurkitu zuten gizon bat identifikatzeko.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 70 eta 75 urte arteko gizonezkoa da, 70 edo 80 kilo ingurukoa, eta koadro urdineko alkandora ilun bat, kolore bereko galtzak, larru marroizko zapatak eta txamarra urdina zeramatzan jantzita.
Gizonezkoak gainean zeramatzan gauzen artean domina bat duen kate bat dago; dominan grabatuta daude Jesusen Bihotzaren irudi bat, J.R.G. inizialak eta 22-4-72 data.
Gizonezkoari buruzko edozein datu edo xehetasun eman dezakeenari Eibarko (Gipuzkoa) polizia-etxearekin harremanetan jartzeko eskatu dio Ertzaintzak, 943 531700 telefono zenbakira deituta.