Gizartea -

Gaixotasuna

Txagorritxun presoak zaintzen dituen ertzain batek koronabirusa du

Segurtasun Sailak gaur izan du positiboaren berri, eta Osasun Sailaren epidemiologia zerbitzuaren eskuetan utzi du kasua.

Ertzaina. Argazkia: EiTB
Ertzaina.
Ertzaina. Argazkia: EiTB

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Txagorritxu ospitalean presoak zaintzen dituen taldeko ertzain batek positibo eman du koronabirusean, Efe albiste-agentziak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko eta Ertzaintzaren sindikatuetako iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

Segurtasun Sailak gaur izan du positiboaren berri, eta Osasun Sailaren epidemiologia zerbitzuaren esku utzi du kasua, aurrerantzean hartu beharreko neurriak erabaki ditzan.

Segurtasun Sailak Ertzaintzako sindikatuetako ordezkariei ere jakinarazi die gertatzen ari dena, eta oraindik ez dute azaldu agenteak isolatu behar ote dituzten.

COVID-19-an positibo eman duen lehenengo ertzaina da. Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera, orain arte 45 kasu baieztatu dituzte EAEn, 18 azken orduotan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa